Maiteko bazintut baino urrunago nago. Zizareek
nire gorpuaren afari hotz bat egitean
zure zaporea aurkituko dute. Eta zuk zeu
maite, lotsagabe, ni maitez
nahasmenduraino: zutaz ase,
orain asaldatzen zara, beste gorputz baten atzetik
zoaz, eta errefusatzen didazu bakea.
Hazta egiteko darabilzun eskua baino ez naiz.