Facebook Twitter

La paüra dels crancs

Joan Navarro
Moira

Kehren die Kraniche wieder zur dir?
Friedrich Hölderlin

Izotza ezpain artean. Suak ihes egiten  du ene gorputzetik. Gudua galdua dago eta ezinezko hitzaldi bati ekiten diot.  Ilargia zutabeen artean mugitzen zen. (Ikusteko sentsazioa  izan, eta zentzuen bestaldearekiko mutu geratu, ilargiak  zutabeen artean dantza dagien bitartean, eta gurdia, hilerrira  bidean, euriak lokatza artean agerian jarri dituen  oilar buztanen bulboak zanpatzen. Orain da eta inoiz ez.  Hitzaldi ezinezko hau. Hitz egin ezin daitekeenaz hitz egin,  lengoairen eskeletoaz maitemindutako Vienako filosofoaren  aholkuari jaramonik egin gabe. Orain da eta inoiz ez: zuek ez  daukazue ene begiradako sua ikusterik. Zauritu egin naute,  zauritu egin naute. Odolez zikindua dut bularra. Ilargiak ene  azala erretzen du, argia erretzen du. Gurdiak ene gorputzeko  egurra darama. Zergatik egiten duzue negar? Itzal artean  nabil eta hotza ukitzen dut ene ezpainen zauriez. Planeten  herrialdea begiztatzen dut, esferen dorre eskerga, haizearen  kantu aintzinakoa basoa zeharkatzen duenean, lurraren  erraietan areto mineral zabalak argiztatzen dituen haizkora.  Uretan ikusten dut ene ihardespenaren irudia. Suzko  gurpilek ematen diote su gauari, zeruetatik eskegitako hagak erretzen, gar biziko errautsen antzeko ahateak muga  konturik batere ez dakien espazioa zeharkatzen. Non ezkuta  nezake ene oinazea, arima jaten didan pena hau, basamortu  hau, paisaia desolatu hau? Norena da ahots hau? Nork esan  dit, ezkutaturik: Jaurti zure ogia uretara, bete lurra zaldiz eta  gero ihes egin, lasterka egin, ezkuta zaitez hautsetan! Suzko  gurpilek ematen diote su gauari eta sutan daude zeruak.  Heriotza izaren gainean zabaltzen da larrua jo eta gero: bi  ezeztapenen artean isiltasunezko hutsunea zabaltzen da. Oi,  ene begiak zaldien zangoen azpian; martxoko lokatzen eta zelaiak zauritzen dituen ilargiaren uztaiaren artean zabaltzen ari diren oilarbuztanak! Itzuliko ote dira bihar erroiak  lurralde haiek betetzera ? Alferrikako eta ezinezko hitzaldia hitzak salbatuko zaituela uste duzunean; gramatika eta  Jainkoa asmatu ditugu, baina azarean jaurtikitako dadoak  ditugu agintari. Nori hitz egiten diozu, hitzaldia bizitza ez dela  jakinaren gainean?)

Traducido por Juan Luis Zabala i Octavi Monsonís
Joan Navarro, Moira. A: Hegats, 11 (1994) - Maiatz, 31-32 (1994)
Joan Navarro, 2008. Foto: Markus Gudel
Comentarios sobre la obra
A deslloc (2010)
por Jordi Marrugat
Grafies· Incisions (2010)
por Miquel Martínez
Magrana (2004)
por Anna Montero
Fragmentos
Atlas
Català | English
El beso del beso
Català | Deutsch | Français
Grafías·Incisiones
Català | English | Français | Português
La paraula no és l’ésser
Català | Français | Português
Lluna de terra
Català | Italiano
Moira
Basc | Català | Français
Reseñas
Bibliografía
Buscador de autores
A-B-C-D - E-F-G - H - I
J - K - L - M - N - O - P - Q - R
S-T-U-V-W-X-Y-Z
Traducciones de la literatura catalana
Pueden consultar más páginas sobre la literatura catalana en traducción en:
Poesía
Con el soporte de: